XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mahaia, plegablea eta burnizkoa da, kanpinetan erabili ohi diren itxurakoa, haundiagoa izatea bakarrik.

Luzeetara zabalera baino haundiagoa da.

Horma kontra dago dendaria bera.

Inor ez dauka bere mahai inguruan.

Jende gutxi, ia inor ez, arkupe honetan ageri da.

2. arkupean ezker eskubi daude postuak edo mahaiak bananduak.

Eskubikoak orma aldera, eta ezkerrekoak pilare aldera, orma eta pilare kontra, gehien gehienetan, dendariak zutik daudela.

Denera, 19 postu kontatzen ditut, horietatik bi lurrean txiste liburukin osotua; eta hirugarrengo bat bere eskuetan duela saltzekoa, inguruan, korroan, jendearekin, paperezko diruak dituela salgai.

Beste 16ak diru, seilu saltzaileak dira gehienak, bi bat edo harri bitxiena direla.

Orma kontra dagoen seilu saltzaileetariko batek bere seiluak orman ere agertzen ditu, zeina Fernando tabernaren ondoan, eskubiko aldetik dago.

Arkupe honetan, jende gehiago dabil.

Gizonezkoak dira, ia denak.

Heldu-helduak, lehenik, eta adineko batzu, gero.

Lehenik arkupekoa oso osorik begiratu dut, eta gero Fernando tabernatik hurbil, 3. arkupearen haseran, gelditu naiz, bakarrik, behatutakoa idazteko.

Niri begira ari denik ez dut harrapatzen.

Nik uste hemen edozer egitea libre dagoela, hots, jendea harritzekorik ezer ezin litekela egin.

3. arkupean. Arkupe osoa behatu dut, puntatik puntara, hots, b-tik a-raino.

Kale aldetik arkuperako atean, emakumezko heldu bat loteria saltzen, zutik, arkutara aldera begira, sarrerako edo ateko pilarearen ondoan.